sábado, 26 de marzo de 2011

Oilagor Kotoak


Ikaragarria da azken urte hauetan nola egin duten gora oilagor-tokiak,
Horrela jarraituz gero,gutxi barru ehiza mota hau jende aberatsendako bakarrik izango da.
Eta okerrena da, koto-arduradunek uztiaketa kaxkarra egiten dutela beraien boltsikoak bete asmoz.
Orain dela 10-15 urte, 2500 ha -ko "X" basoan lau-bost ehiztari hari ziren 500€-1200€ ren truke eta gaur egun baso berean, hamar lagun gehiago eta 1000€ gehiago ordaindu daiteke.
Jakina da mendi batek urtean zehar oilagor kopuru bat ematen duela,faktore askoren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezkenak.
Adibidez 2500ha -ko "X"-mendiak aurtengo urtean(nahiko urte kaxkarra izanik) 120-180 oilagor eman baditu eta bertan 15 lagun badaude.Gutxi gora behera 10 oilagor buruko, 1500€ ordaindu ondoren,oilagor bakoitzak 150€ irteten du eta horri bidaiko gastuak gehituz gero,atera kontuak,URREZKO OILAGORRAK dirudite.

No hay comentarios:

Publicar un comentario