sábado, 26 de marzo de 2011


Sua de Iztingorri-Labaca


Oilagorretan Canadan






2010-2011 denboraldia


Aurtengo denboraldia oso kaxkarra izan da,kaxkarra ze oilagor gehienak zaharrak izan dira eta hori ez da batere seinale ona,umaldi txarraren seinale izan da eta adituek diotenez uda aldera errusian izandako suteek ez zuten batere lagundu, horrela izan da eta estatu batzuetan neurriak hartu dituzte esate baterako Frantziako hainbat departamendutan murrizketak izan dira.

Oilagor Kotoak


Ikaragarria da azken urte hauetan nola egin duten gora oilagor-tokiak,
Horrela jarraituz gero,gutxi barru ehiza mota hau jende aberatsendako bakarrik izango da.
Eta okerrena da, koto-arduradunek uztiaketa kaxkarra egiten dutela beraien boltsikoak bete asmoz.
Orain dela 10-15 urte, 2500 ha -ko "X" basoan lau-bost ehiztari hari ziren 500€-1200€ ren truke eta gaur egun baso berean, hamar lagun gehiago eta 1000€ gehiago ordaindu daiteke.
Jakina da mendi batek urtean zehar oilagor kopuru bat ematen duela,faktore askoren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezkenak.
Adibidez 2500ha -ko "X"-mendiak aurtengo urtean(nahiko urte kaxkarra izanik) 120-180 oilagor eman baditu eta bertan 15 lagun badaude.Gutxi gora behera 10 oilagor buruko, 1500€ ordaindu ondoren,oilagor bakoitzak 150€ irteten du eta horri bidaiko gastuak gehituz gero,atera kontuak,URREZKO OILAGORRAK dirudite.

sábado, 19 de marzo de 2011

Roberto baggio


Futbolari gehienek bere karrera amaiturikoan futbolari lotuta jarraitzen dute baña denek ez!
Hemen daukagu italiar futbolari oso famatua, zakur munduan murgildurik.
Seguru honetan ere ez dela atzean geratuko.

Kontrapasa


Hilabete honetan
gure mendietan
illargiarekin gehienetan
ollagorrak bueltan

2011


Aupa denori!!!
Hau berriro ere martxan da,parenteziaren ondoren hirudi pilarekin gatoz.