sábado, 25 de julio de 2009

Erregeen opari gazi-gozoa



Aurtengo errege eguna ez dugu erraz ahaztuko oilagorzaleok.

Europako iparraldetik etorritako aire masa hotzak europako erdi eta hego aldea gogor kolpatu zuen eta negua pasatzeko lurralde hori aukeratu zuten oilagor,kurlinka,hegabera,birigarro, durdula eta hainbat eta hainbat espeziek, aquitaniako eta Euskal herriko kostaldera ihes egitera behartu zuen.


Errege egunetik urtarrilaren 10 bitartean egin ziren masakrerik handienak:

-Zakurraren laguntzaz egun berean 20 oilagorretik gora hil zituenik ere izan zen eta gero arro-arro tabernan lagunei erakutsi.

-Baita ilunabar eta goizaldean "esperan" 12oilagor hil zuenik ere egon zen.
-100dik gora hegabera eta babestutako hainbat espezie(kurlinka handi naiz txiki) hil zuenik ere egon zen, izugarrizko "txortakadak" eginez.
LOTSAGARRIA BENETAN!!!
Eta gero gerokoak,hiru zazikumerengatik beste guztiok etxean geratu behar.Denok kupoak eta "esperak" errespetatuko bagenitu, ez zuten ehiza jarduera galaraziko eta urte askotan ez bezela gozatuko genukeen, ehiza itxi harte hau da, urtarrilaren 31rarte egunero-egunero 2 edo 3 oilagor ehizatzeko aukerarekin baina, esan bezala batzuen axolagabekeriengatik,guztiok izorratu behar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario